80€ baino gehiagoko erosketa egin ezkero, garraio gastuak gure gain.

Erosketa baldintzak

Enpresaren datuak

Alde batetik, Goenaga Esnekiak, S.L., Pokopandegi Baserria, Igara auzoa, 20018 Donostia helbidea duenak eta bestetik, on-line bidez erosketa egin nahi duten pertsonen arteko harremana lotzen ditu ondorengo baldintza hauek.

Eskaeren banaketa Espainiako estatuan egingo da, Kanariar Uharteak, Balearrak, Ceuta eta Melillan izan ezik.

Aldeak ados daude beren harremanak kontratu honen bidez soilik arautzearekin.

Goenaga Esnekiak, S.L.-k kontratatutako eskeintza, baldintza orokorrak eta baita produktuen eta prezioen zerrenda aldatzeko eskubidea izango du, nahiz eta aipatu aldaketak ez zaizkien aldez aurretik kontratatutakoei aplikatuko.

Baldintza hauekin Goenaga Esnekiak, S.L. eta erabiltzaileren artean saltzeko legezko baldintzak definitu nahi dira, zerbitzuen eskaera, produktuen ordainketa eta baita ematea ere.

Baldintza hauek eskaera egiteko beharrezkoak diren fase guztiak arautzen dituzte eta eskaeraren jarraipena bermatzen dute kontratatutako bi aldeen artean.

Eskaera

Eskaera egin ahal izateko, erabiltzaileak aldez aurretik erregistratu egin behar du.

Behin erregistratuta, nahikoa izango du erabiltzaile izena eta pasahitza sartzearekin erosketa egiteko.

Eskaria osatzeak erosketa baldintza guztiekin ados egotea esan nahiko du, erositako produktuen prezio eta deskribapenarekin.

Goenaga Esnekiak S.L.-k eskaera guztiak prestatuko ditu eta produkturen bat eskuragarri izango ez balu lehenbait lehen jakinaraziko lioke erabiltzaileari.

Ematea

Ematea erabiltzaileak eskaera egitean emandako helbidean egingo da.

Banaketa hotz garraio agentzia bidez egingo da. Helmugaren arabera emate epea alda daiteke: 24-48 ordu.

Hala eta guztiz, ematearen atzerapen berak ez du eskaera bertan behera utziko ez eta konpentsazio eskubiderik emango.

Eskaeren bidalketa eskaera egin den egun berean egingo da astelehenetik ostegunera, beti ere eskaria 14:00h baino lehenago egina izan bada. Hala ez bada, hurrengo egunean bidaliko dira eskariak. Ostiraletan eta jai bezperatan ez da eskaririk bidaliko.

Eskaria emana dela ulertuko da garraiolariak eskaria bezeroari eman eta honek hartze-orria sinatzen duen momentuan. Bezeroaren betebeharra izango da eskaeraren egoera egiaztatzea eta izan ditzakeen anomaliak hartze-orrian idaztea.

Ordainketa

Ordainketa motak:

- Kreditu txartela

- Banku bidezko transferentzia

- Eskaera jasotzean banatzaileari eskudirutan ordaintzea

Txartel bidezko ordainketa Laboral Kutxako TPV bidez egingo da segurtasun guztiz. Txartelaren datu guztiak Kutxak berak gestionatzen ditu, erabiltzaileari datuen gestio egokia eta konfidentziala bermatuaz. Goenaga Esnekiak, S.L. enpresak inongo momentuan ez du txartelaren daturik izango.

Eskari guztiek banaketa gastuak argi eta garbi azalduta izango dituzte, fakturaren leku ikusgarri batean.

Prezioak

Prezio guztiek B.E.Z. barne dute, momentuan dagoekiena.

Itzulketak

Bezeroak eskaria jasotzen duen momentutik 7 egun izango ditu eskariaren itzulketa eskatzeko, beti ere, merkataritzaren kudeaketa arautzen duen 47/2002 legea betetzen badu.

Goenaga Esnekiak S.L.k aldez aurretik emailez baimendutako itzulketen zenbatekoak soilik itzuliko dira. Behin itzulketa onartuta, itzulketa nora eta nola egin behar den adieraziko zaio erabiltzaileari. Eskaria bidalitako bilgarri berean eta babestuta bidali beharko da. Itzulketaren gastuak bezeroak ordaindu beharko ditu.

Eskaeraren bilgarria edota produkturen bat, garraioaren ondorioz, baldintza onetan egongo ez balira emate momentuan, eskaria jasotzen denean sinatutako emate orrian adierazi beharko da.

Legedia

Goenaga Esnekiak S.L.-k eginiko salerosketak Espaniako legediaren menpe daude.

Edozein gatazka edo desadostasun izango balitz, Goenaga Esnekiak, S.L. ren egoitzatik gertuen dagoen jurisdikzioan argituko litzateke.